Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren menua
Albuma aplikazioaren hasierako pantailako menua erabiliz argazki album guztiak araka
ditzakezu, efektu bereziak erabiliz ateratako argazki eta bideoak barne, baita bestelako
zerbitzuen bidez −hala nola Picasa™ eta Facebook™− linean partekatu duzun edukia
ere Plataforma horietan saioa hasi ostean, edukia kudeatu eta lineako irudiak ikus
ditzakezu. Albuma aplikaziotik, geoetiketak gehi ditzakezu argazkietan, oinarrizko
editatze zereginak gauza ditzakezu, eta hari gabeko Bluetooth® teknologia edo posta
elektronikoa bezalako metodoak erabil ditzakezu edukia partekatzeko.
1
Itzuli Albuma aplikazioaren hasierako pantailara eduki osoa ikusteko
2
Ikusi gogoko argazkiak eta bideoak
3
Ikusi gailuan gordetako bideo guztiak
4
Ikusi argazkiak mapan edo Mundu ikuspegian
5
Ikusi gailuko kameraren efektu bereziak erabiliz ateratako argazkiak eta bideoak
6
Ikusi gailuko hainbat karpetatan gordetako argazki eta bideo guztiak
7
Ikusi aurpegiak dituzten argazki guztiak
8
Ikusi sare bereko beste gailu batzuetako argazki eta bideoak
9
Ireki Albuma aplikazioaren ezarpenen menua
10 Ireki webeko laguntza
11 Korritu gora edo behera edukia ikusteko
116
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Lineako zerbitzuetako argazkiak Albuma aplikazioan ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Albuma eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu nahi duzun lineako zerbitzua eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei
hura erabiltzen hasteko. Zerbitzuan kargatu dituzun eta erabilgarri dauden lineako
album guztiak bistaratuko dira.
4
Punteatu edozein album bere edukia ikusteko eta, ondoren, albumeko argazki bat.
5
Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera
aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.