Argazkiak eta bideoak ikustea
Erabili Albuma aplikazioa kamerarekin ateratako argazkiak ikusteko eta bideoak
erreproduzitzeko, edo gailuan gorde duzun antzeko edukia ikusteko. Kronologikoki
antolatutako sareta batean bistaratuko dira argazki eta bideo guztiak.
1
Punteatu ikonoa Albuma aplikazioko hasierako pantailako menua irekitzeko
2
Ikusi irudi guztien aurkezpena edo gogokoetan gehitu dituzunenak soilik
3
Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Albuma aplikazioaren hasierako pantailako menua
irekitzeko
4
Talde honetan dauden elementuen data tartea
5
Punteatu argazki edo bideo bat pantaila osoan irekitzeko
6
Korritu gora edo behera edukia ikusteko
Argazkiak eta bideoak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Albuma.
3
Punteatu partekatu nahi duzun argazkia edo bideoa. Eskatuz gero, punteatu .
4
Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera
aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.
Gailua alde batera okertzen duzunean pantaila automatikoki biratzea ezartzeko,
punteatu
Biratu pantaila automatikoki, Ezarpenak > Pantaila > Pantaila biratzea atalean.
Miniaturen tamaina aldatzeko
•
Albumeko argazkien eta bideoen miniatura ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat
bestetik handitzeko eta elkartu bi hatzak txikitzeko.
Argazkiak handitzeko edo txikitzeko
•
Argazki bat ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat bestetik handitzeko eta elkartu bi
hatzak txikitzeko.
Argazkien aurkezpena ikusteko
1
Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresnen barra ikusteko, gero
punteatu >
Aurkezpena albumeko argazki guztiak erreproduzitzen hasteko.
2
Punteatu argazki bat aurkezpena amaitzeko.
Bideoak erreproduzitzeko
1
Album batean, bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu .
3
Ez bada erreprodukzio kontrolik erakusten, punteatu pantaila horiek erakusteko.
Kontrolak ezkutatzeko, punteatu pantaila berriro.
112
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Pausatu bideoak
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Punteatu .
Bideoak azkar aurreratzeko eta atzeratzeko
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Arrastatu progresio barraren markatzailea ezkerrera, birbobinatzeko; edo
eskuinera, azkar aurreratzeko.
Bideoen bolumena doitzeko
•
Sakatu bolumen tekla.