Sony Xperia M5 - Beste iturburuetako aplikazioak deskargatzea

background image

Beste iturburuetako aplikazioak deskargatzea

Gailua Google Play™ ez diren iturburuetako deskargak onartzeko konfiguratuta

dagoenean, aplikazioak beste webguneetatik deskarga ditzakezu zuzenean, deskargei

dagozkien jarraibideak kontuan hartuta.

Ezagunak edo fidagarriak ez diren jatorrietako aplikazioak instalatzeak gailua kalte dezake.

Deskargatu iturburu fidagarrietako aplikazioak soilik. Jarri aplikazio hornitzailearekin

harremanetan galderak eta zalantzak argitzeko.

Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabeak soilik, hau da, erabiltzaile

nagusiak, baimen ditzake Google Play™ ez beste iturburuetako deskargak. Jabeak egindako

aldaketek gainerako erabiltzaile guztiei eragiten diete.

Aplikazioak beste iturburuetatik deskargatzea gaitzeko edo desgaitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Blokeatutako pant. eta seg..

3

Punteatu

Iturburu ezezagunak graduatzailea.

4

Punteatu

Ados.

Aplikazio batzuek datuak, ezarpenak edo gailuko hainbat funtzio atzitu behar izan ditzakete,

behar bezala funtzionatzeko. Fidagarriak diren aplikazioak soilik instalatu eta baimendu.

Deskargatutako aplikazio bati emandako baimenak ikusteko eta euren egoera aldatzeko,

punteatu aplikazioa

Ezarpenak > Aplikazioak atalean.

45

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.