Biltegia eta memoria
Gailuak zenbait gordetzeko aukera eta memoria mota ditu.
•
Barneko biltegiak
16 GB dauzka gutxi gorabehera eta, ezarpen nahiz datu pertsonalekin
batera, deskargatutako edo transferitutako edukiak biltegiratzeko erabiltzen da. Barneko
biltegian gordetzen dira, esaterako, alarmaren bolumena eta hizkuntza ezarpenak, posta
elektronikoak, laster markak, egutegiko gertaerak, argazkiak, bideoak eta musika.
•
Biltegiratzeko toki gehiago izateko, gehienez
128 GB dituen memoria txartel aldagarria
erabil dezakezu. Multimedia fitxategiak eta zenbait aplikazio (lotutako datuekin) horrelako
memorietara eraman daitezke, barneko biltegiak tokia egiteko. Zenbait aplikaziok,
adibidez, Kamera aplikazioak, datuak zuzenean gorde ditzake memoria txartelean.
•
Memoria dinamikoak (RAM)
2 GB ditu gutxi gorabehera eta ezin da biltegiratzeko erabili.
Abian diren aplikazioak eta sistema eragilea kudeatzeko erabiltzen da RAM memoria.
Baliteke memoria txartel bat erosi behar izatea.
Lortu informazio gehiago Android gailuen memoriaren erabilerari buruz gailuari dagokion
Liburu zuria hemendik deskargatuta:
www.sonymobile.com/cn/support
.
40
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Memoriaren errendimendua hobetzea
Gailuaren memoriak betetzeko joera du erabilera normalaren ondorioz. Gailua moteltzen
hasten bada edo aplikazioak ustekabean ixten badira, alderdi hauek kontuan izan
beharko zenituzke:
•
Saiatu beti, gutxienez,
100 MB libre egon daitezen barneko biltegian.
•
Itxi erabiltzen ari ez zaren baina abian dauden aplikazioak.
•
Garbitu aplikazio guztien cache memoria.
•
Desinstalatu deskargatu ondoren erabiltzen ez dituzun aplikazioak.
•
Mugitu aplikazioak memoria txartelera barneko biltegia beteta badago.
•
Transferitu argazkiak, bideoak eta musika barneko memoriatik memoria txartelera.
•
Gailuak ezin badu memoria txarteleko edukirik irakurri, baliteke txartela formateatu behar
izatea. Memoria txartela formateatzean, dauzkan eduki guztiak ezabatzen dira.
Hainbat erabiltzaile dituen gailu bat partekatzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa,
hau da, erabiltzaile nagusi gisa, ekintza jakin batzuk gauzatu ahal izateko, hala nola datuak
memoria txartelera transferitzeko eta memoria txartela formateatzeko.
Memoriaren egoera ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegiratzea eta memoria.
Libre dagoen eta erabili den RAM kopurua ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Telefonoari buruz > Diagnostikoa >
Gertakariak.
Aplikazio guztien cacheko memoria garbitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegiratzea eta memoria.
3
Punteatu
Barneko biltegia, eta gero punteatu Cache datuak > Ados.
Cachearen memoria garbitzen duzunean, ez duzu informazio edo ezarpen garrantzitsurik
galtzen.
Multimedia fitxategiak memoria txartelera transferitzeko
1
Ziurtatu memoria txartela sartuta duzula gailuan.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegiratzea eta memoria > Transferitu datuak
SD txartelera
4
Markatu multimedia txartelera transferitu nahi dituzun fitxategiak.
5
Punteatu
Transferitu.
Aplikazioak eta zerbitzuak exekutatzeari uzteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak.
3
Hautatu aplikazio edo zerbitzu bat eta, ondoren, punteatu
GELDITZE
BEHARTUA > Ados.
Memoria txartela formateatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegiratzea eta memoria.
3
Punteatu
SD txartela > eta, ondoren, punteatu Ezarpenak > Formateatu >
Ezabatu eta formateatu.
Memoria txartela formateatzean, dauzkan eduki guztiak ezabatzen dira. Ziurtatu gorde nahi
dituzun datu guztien babeskopia egin duzula lehendabizi. Edukien babeskopia egiteko,
ordenagailuan kopia ditzakezu. Informazio gehiago lortzeko, irakurri
Fitxategiak kudeatzea
ordenagailua erabiliz
atala 40 orrialdean.
41
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.