Sony Xperia M5 - Gailua eguneratzea

background image

Gailua eguneratzea

Gailuko softwarea eguneratu behar duzu, azken funtzioak, hobekuntzak eta errore

konponketak lortuta errendimendu optimoa ziurtatzeko. Software eguneratzeak

erabilgarri daudenean, agertzen da egoera barran. Eskuz ere egiazta dezakezu

eguneratze berririk dagoen, edo eguneratzea programa dezakezu.
Software eguneratze bat instalatzeko modurik errazena gailutik bertatik eta haririk gabe

da. Dena den, eguneratze batzuk ez daude erabilgarri hari gabe deskargatzeko.
Ondoren, Xperia™ Companion softwarea erabili behar duzu PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu batean gailua eguneratzeko.
Gailua eguneratu baino lehen, hartu kontuan ondokoa:

Ziurtatu toki nahikoa duzula eguneratzen saiatu baino lehen.

Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau

da erabiltzaile nagusi gisa, gailua eguneratzeko.

Sistema eta aplikazioak eguneratu ondoren baliteke gailuko eginbideak Erabiltzailearen

gida honetan azaltzen diren bezala ez agertzea. Baliteke Android™ bertsioa ez aldatzea

eguneratze baten ondoren.
Software eguneratzeei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan

www.sonymobile.com/update

web orrira.

Software berririk badagoen begiratzeko

1

Erabiltzaile ugari dituen gailu badarabilzu, ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Software eguneratzea.

Ez badago software berririk erabilgarri, baliteke gailuan nahikoa toki libre ez izatea. Xperia™

gailuak 500 MB baino gutxiago baditu libre barneko memorian (gailuaren memorian), ez duzu

software berriei buruzko informaziorik jasoko. Jakinarazpen hau agertzen da jakinarazpenen

panelean, biltegian toki gutxi duzula abisatzeko: Memorian toki gutxi geratzen da. Baliteke

sistemaren funtzio batzuek ez funtzionatzea. Jakinarazpen hori jasoz gero, barneko memorian

(gailuaren memorian) tokia egin behar duzu, software berria erabiligarri dagoela dioten

jakinarazpenak jaso ahal izateko.

38

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Gailua hari gabe eguneratzea

Erabili Software eguneratzea aplikazioa gailua eguneratzeko Mugikorren sarearen bidez

deskarga ditzakezun eguneratzeak operadorearen araberakoak izango dira. Software

berria deskargatzean datu trafikoarengatiko kostuak saihesteko, Wi-Fi sarea erabiltzea

gomendatzen da sare mugikorra erabili beharrean.

Sistema eguneratze bat deskargatzeko eta instalatzeko

1

Erabiltzaile ugari dituen gailu badarabilzu, ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Software eguneratzea.

4

Sistemaren eguneratze bat erabilgarri badago, punteatu

Deskargatu gailura

deskargatzeko.

5

Deskargatzen amaitzean, punteatu

Instalatu eta jarraitu pantailako argibideei

instalazioa gauzatzeko.

Instalazio automatikoa konfiguratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Software eguneratzea.

3

Punteatu ; ondoren, punteatu

Ezarpenak eta hautatu aukera bat.

Gailua ordenagailua erabiliz eguneratzeko

1

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

2

Egiaztatu gailuaren pantaila desblokeatuta dagoela, eta gailuko USB konexio

modua

Fitxategiak transferitzeko (MTP) ezarpenean dagoela.

3

Ireki Xperia™ Companion, automatikoki abiarazten ez bada.

4

Egiaztatu ordenagailuak Internet atzi dezakeela.

5

Ordenagailua: Softwarearen eguneraketa berria detektatzen bada, elkarrizketa

leihoa zabalduko da. Jarraitu pantailako jarraibideei softwarearen eguneraketa

esanguratsuak exekutatzeko.

Xperia™ Companion softwarea instalatu gabe baduzu ordenagailuan, konektatu gailua

ordenagailura eta jarraitu pantailako instalazio jarraibideei. Ziurtatu zure gailuarekin zetorren

USB kablea erabiltzen ari zarela eta behar bezala konektatuta dagoela gailura eta

ordenagailura.