Sony Xperia M5 - Gailua kargatzea

background image

Gailua kargatzea

Erabili beti Xperia™ modelorako jatorrizko Sony kargagailua eta USB kablea. Baliteke beste

kargagailu eta kable batzuek kargatze denbora handitzea, ez kargatzea edo gailua kaltetzea.

Egiaztatu USB ataka eta konektore guztiak erabat lehor daudela, USB kablea txertatu baino

lehen.

Hormako kargagailu batekin ordenagailuarekin baino azkarrago kargatuko duzu gailua.

Kargatzen ari den bitartean, gailua normaltasunez erabil dezakezu.
Bateria erabat agortuta badago, baliteke 30 minutura arte behar izatea gailuak kargari

erantzun diezaion. Tarte horretan baliteke pantaila erabat ilun egotea, kargatze ikonoa

erakutsi gabe. Horrez gain, kontuan izan erabat agortutako bateria kargatzeko

balitekeela 4 ordura arte behar izatea.

Gailuak berriz kargatzeko bateria du barruan; baimendutako Sony konponketen zentro batek

soilik ordez dezake. Ez saiatu inoiz gailua zeure kabuz irekitzen edo desmuntatzen. Hala ez

bada, eragiten diren matxurek bermea baliogabetu dezakete.

Gailua kargatzeko

35

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

1

Konektatu kargagailua korronte hartune batera.

2

Konektatu USB kablearen mutur bat kargagailuan (edo ordenagailuaren USB

atakan).

3

Entxufatu kablearen beste muturra gailuaren micro USB atakan, USB ikurra gora

begira dagoela. Jakinarazpen argia piztuko da kargatzen hasterakoan.

4

Gailua guztiz kargatutakoan, deskonektatu kablea gailutik kanpora tiratuta.

Ziurtatu konektorea tolesten ez dela.

Gailuarekin emandako kargagailua edo gailua kargatzeko egokia den beste Sony kargagailu

bat erabil daiteke soilik.

Bateria guztiz deskargatuta badago, hainbat minutu beharko dira jakinarazpen argia piztu eta

kargatze ikonoa ( ) agertu arte.

Bateria jakinarazpen argiaren egoera

Berdea

Bateria kargatzen ari da eta karga maila % 90etik gorakoa da

Laranja

Bateria kargatzen ari da eta karga maila % 90etik beherakoa da

Gorria

Bateria kargatzen ari da eta karga maila % 15etik beherakoa da