Sony Xperia M5 - Ordenagailua erabiliz mantentzea

background image

Ordenagailua erabiliz mantentzea

Xperia™ Companion

Xperia™ Companion zerbitzu softwarea da, gailua ordenagailura konektatzen duzunean

erabil ditzakezun tresnen eta aplikazioen bilduma eskaintzen duena. Xperia™ Companion

softwarearekin ondokoa egin dezakezu:

Gailuaren softwarea eguneratu edo konpondu.

Xperia™ Transfer erabiliz gailu zaharretik edukia transferitu.

Edukiaren babeskopia ordenagailuan egin eta leheneratu.

Sinkronizatu multimedia edukia –hala nola argazkiak, bideoak, musika eta erreprodukzio

zerrendak– gailuaren eta ordenagailuaren artean.

Arakatu gailuko fitxategiak.
Xperia™ Companion erabiltzeko, sistema eragile hauetakoren bat exekutatzen duen eta

Internetera konektatuta dagoen ordenagailu bat erabili behar duzu:

Microsoft

®

Windows

®

7 edo berriagoa

Mac OS

®

X 10.8 edo berriagoa

Ikasi gehiago eta deskargatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako

http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion helbidean edo Xperia™

Companion Mac ordenagailuetarako

http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac helbidean.

39

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabiliz

Fitxategiak transferitzeko eta kudeatzeko, erabili USB kable bidezko konexioa Windows

®

sistema eragilea darabilen ordenagailu baten eta gailuaren artean.
Gailu biak konektatuta daudenean, ondokoen artean aukera dezakezu: gailua kargatzea,

fitxategiak transferitzea edo gailua MIDI sarrerarako erabiltzea. Ordenagailuak gailua

detektatuko du

Fitxategiak transferitzeko (MTP) konexio modua hautatzen duzunean.

Konexio modu lehenetsia

Kargatzeko bakarrik da.

Xperia™ Companion softwarearekin gailuaren fitxategi sistema atzi dezakezu. Xperia™

Companion instalatuta ez baduzu, instalatzea eskatuko zaizu gailua ordenagailura

konektatzean.

Erabili beti Xperia™ modelorako USB kablea eta ziurtatu erabat lehor dagoela.

USB konexio modua

Fitxategiak transferitzeko (MTP) konexio modua erabil dezakezu fitxategiak kudeatzeko
eta gailuaren softwarea eguneratzeko. USB modu hau Microsoft

®

Windows

®

ordenagailuekin erabiltzen da. Karga modu lehenetsian gaituta dago.
MIDI modurako modua erabiliz, gailuak MIDI sarrera gisa funtziona dezake musika

tresnen aplikazioetarako.

USB konexio modua aldatzeko

1

USB konektorea gailuari eranstea.

2

Arrastatu behera egoera barra eta, ondoren, punteatu

Kargatzeko bakarrik.

3

Punteatu

Fitxategiak transferitzeko (MTP) edo MIDI modurako nahi erara.