Kokapen zerbitzuak erabiltzea
Kokapen zerbitzuen bidez, Maps, kamera eta antzeko aplikazioek sare mugikorretako
nahiz Wi-Fi sareetako informazioa erabil dezakete Global Positioning System edo GPS
sistemarekin batera, gutxi gorabeherako kokapena zehazteko. Ez baduzu GPS
sateliteekiko ikusmen lerro garbirik, gailuak Wi-Fi funtzioa erabil dezake kokapena
zehazteko. Eta ez bazaude Wi-Fi sare baten estaldura eremuan, gailuak sare mugikorra
erabil dezake kokapena zehazteko.
Gailua non zauden jakiteko erabili nahi baduzu, kokapen zerbitzuak gaitu behar dituzu.
Datu konexio gastuak sor daitezke gailuaren bidez Internetera konektatzeagatik.
Kokapen zerbitzuak gaitzea edo desgaitzea
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Kokapena; ondoren punteatu graduatzailea,
kokapen zerbitzuak gaitzeko edo desgaitzeko.
GPSaren zehaztasuna hobetzea
GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, minutu batzuk igaro daitezke kokapena aurkitu
arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula. Egon geldi eta ez
estali GPSaren antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS seinaleek hodeiak eta
plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solido gehienak zeharkatu,
besteak beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igarotakoan ez badizu kokapena
aurkitzen, zoaz beste norabait.