Smart Connect™ aplikazioarekin gehigarriak eta ezarpenak
kontrolatzea
Erabili Smart Connect™ aplikazioa gehigarri bat konektatzen edo deskonektatzen
duzunean zer gertatzen den ezartzeko. Adibidez, entzungailuak konektatzean FM irratia
beti abiaraztea nahi duzun aukera dezakezu.
Sarrerako SMSak ozen irakurtzeko ere ezar dezakezu Smart Connect™. Aplikazioa ere
erabil dezakezu erabilita. Adibidez, entzungailua 07:00ak eta 09:00ak bitartean
konektatzean, hauen artean aukera dezakezu:
•
FM irrati aplikazioa abiarazten da.
•
Sare sozialen zure gogoko aplikazioak Facebook ireki dezake, adibidez.
•
Deien soinua dardara gisa ezartzen da.
Smart Connect™ aplikazioarekin, gehigarria kudeatu ere egin ditzakezu, adibidez,
Xperia™ SmartTags edo Sony SmartWatch serieko erloju bat. Irakurri Erabiltzailearen
gida osagarriei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau da,
erabiltzaile nagusi gisa, Smart Connect™ aplikazioa erabiltzeko.
1
Punteatu erabilgarri dauden osagarriak bistaratzeko
2
Gehitu osagarriak edo gertaerak
3
Ikusi menuko aukerak
4
Punteatu gertaera guztiak bistaratzeko
5
Punteatu gertaerak aktibatzeko
6
Punteatu gertaeraren xehetasunak ikusteko
130
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Smart Connect™ gertaerak sortzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Smart Connect™ irekitzen duzun lehenengo aldia bada, punteatu
Ados aurkezpen
pantaila ixteko.
3
Gertaerak fitxan, punteatu .
4
Gertaerak sortzen dituzun lehenengo aldia bada, punteatu
Ados berriro aurkezpen
pantaila ixteko.
5
Gehitu zer egoeratan nahi duzun gertaera aktibatzea. Hots, osagarri batekin
konektatzean, denbora tarte jakin bat igarotakoan, edo biak.
6
Sakatu jarraitzeko.
7
Gehitu osagarria konektatzean gertatzea nahi duzun ekintza, eta ezarri ezarpen
gehiago nahi duzun bezala.
8
Sakatu jarraitzeko.
9
Ezarri gertaeraren izena eta punteatu
Amaitu.
Bluetooth® osagarri bat gehitzeko, lehenik zure gailuarekin parekatu behar duzu.
Smart Connect™ gertaerak editatzeko
1
Abiarazi Smart Connect™ aplikazioa.
2
Gertaerak fitxan, punteatu gertaera bat.
3
Gertaera desaktibatuta badago, hori aktibatzeko arrastatu graduatzailea
eskuinera.
4
Punteatu
Editatu gertaera eta, ondoren, aldatu ezarpenak.
Gertaerak ezabatzeko
1
Abiarazi Smart Connect™ aplikazioa.
2
Gertaerak fitxan, eduki ukituta ezabatu nahi duzun gertaera eta, ondoren,
punteatu
Ezabatu gertaera.
3
Punteatu
Ezabatu berresteko.
Bestela, ireki ezabatu nahi duzun gertaera eta punteatu >
Ezabatu gertaera > Ezabatu.
Smart Connect™ sarrerako SMSak ozen irakurtzeko moduan ezartzeko
1
Abiarazi Smart Connect™ aplikazioa.
2
Punteatu eta, ondoren,
Ezarpenak.
3
Markatu
Testutik hizketara ondoko kontrol laukia eta berretsi aktibazioa, behar
bada.
Eginbidea gaituta badago, sarrerako mezu guztiak ozen irakurtzen dira. Pribatutasuna
babesteko, beharbada desgaitu egin beharko duzu eginbidea gailua leku publiko batean edo
lanean erabiltzen duzunean, esaterako.
Osagarriak kudeatzea
Erabili Smart Connect™ aplikazioa gailura konekta ditzakezun osagarri adimendunen
sorta kudeatzeko, besteak beste, Xperia™ SmartTags, SmartWatch serieko erlojuak edo
Sony-ren haririk gabeko entzungailuak. Smart Connect™ zerbitzuak beharrezko aplikazio
guztiak deskargatzen ditu eta hirugarrenen aplikazioak ere bilatzen ditu, erabilgarri
daudenean. Aurretik konektatutako osagarriak zerrenda batean agertzen dira, osagarri
bakoitzari buruzko informazio gehiago lortu ahal izan dezazun.
Osagarriak parekatzeko eta konektatzeko
1
Abiarazi Smart Connect™ aplikazioa. Smart Connect™ irekitzen duzun lehenengo
aldia bada, punteatu
Ados aurkezpen pantaila ixteko.
2
Punteatu
Osagarriak eta, ondoren, .
3
Aktibatu Bluetooth® funtzioa aktibatuta ez badago jada, eta ondoren, punteatu
parekatu eta konektatu nahi duzun gailuaren izena.
4
Beharrezkoa bada, idatzi pasakodea edo berretsi pasakode bera gailuan eta
osagarrian.
131
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Konektatutako osagarrien ezarpenak doitzeko
1
Parekatu eta konektatu osagarria gailura.
2
Abiarazi Smart Connect™ aplikazioa.
3
Punteatu
Osagarriak eta punteatu konektatutako osagarriaren izena.
4
Doitu nahi dituzun ezarpenak.