Alarma eta erlojua
Alarma bat edo gehiago ezar dezakezu eta gailuan gordetako edozein tonu alarma
seinale gisa hautatu. Gailua itzalita badago, alarmak ez du jotzen.
Alarmaren ordua bistaratzeko formatua ordu ezarpen orokorretan hautatutako bera da,
adibidez, 12 ordukoa edo 24 ordukoa.
1
Sartu alarmaren hasierako pantailan
2
Ikusi munduko erlojua eta doitu ezarpenak
3
Sartu kronometro funtzioan
4
Sartu tenporizadore funtzioan
5
Ikusi aukerak
6
Ireki erlojuaren data eta ordu ezarpenak
7
Aktibatu edo desaktibatu alarma
8
Gehitu alarma
136
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ezarri alarma berri bat
1
Hasierako pantailan, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Erlojua.
3
Punteatu .
4
Punteatu
Ordua eta hautatu nahi duzun balioa.
5
Punteatu
Ados.
6
Nahi izanez gero, editatu alarmaren ezarpen gehiago.
7
Punteatu
Gorde.
Errepikatu alarma behin jotzen duenean
•
Punteatu
Errepikatu.
Behin jo ondoren alarma desaktibatzeko
•
Arrastatu eskuinera.
Errepikatzen den alarma desaktibatzeko, egoera barra behera arrasta dezakezu
Jakinarazpenen panela irekitzeko eta, ondoren, punteatu .
Dagoeneko sortuta dituzun alarmak editatzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu editatu nahi duzun alarma.
2
Egin nahi dituzun aldaketak.
3
Punteatu
Gorde.
Alarma aktibatzeko edo desaktibatzeko
•
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu aktibatu edo desaktibatu nahi
duzun alarmarako graduatzailea.
Alarmak ezabatzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, eduki ukituta ezabatu nahi duzun alarma.
2
Punteatu
Ezabatu alarma eta, ondoren, punteatu Bai.
Alarmen soinua ezartzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu editatu nahi duzun alarma.
2
Punteatu
Alarmaren soinua eta hautatu aukera bat, edo punteatu eta hautatu
musika fitxategi bat.
3
Punteatu
Eginda eta, ondoren, punteatu Gorde.
Alarmaren bolumen mailak doitzeko informazio gehiago eskuratzeko, ikusi
Bolumen
ezarpenak
56 orrian.
Alarmaren bolumen maila doitzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu editatu nahi duzun alarma.
2
Arrastatu
Alarmaren bolumena ataleko bolumenaren graduatzailea nahi duzu
tokira.
3
Punteatu
Gorde.
Alarma errepikariak ezartzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu editatu nahi duzun alarma.
2
Punteatu
Errepikatu.
3
Markatu alarma errepikatu beharreko egunen kontrol laukiak, ondoren, sakatu
Ados.
4
Punteatu
Gorde.
Alarmaren dardara funtzioa aktibatzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, punteatu editatu nahi duzun alarma.
2
Markatu
Egin dardara kontrol laukia.
3
Punteatu
Gorde.
137
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Alboko teklen portaera ezartzeko
1
Bilatu eta punteatu
Erlojua eta, ondoren, hautatu editatu nahi duzun alarma.
2
Punteatu
Alboko teklen ekintzak. Ondoren, hautatu alboko teklek zer portaera
izatea nahi duzun alarmak jotzean sakatzen direnean.
3
Punteatu
Gorde.
138
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.