Egutegia eta alarma
Egutegia
Erabili Egutegia aplikazioa agenda kudeatzeko. Egutegiak dituen lineako kontu batean
edo gehiagotan saioa hasi eta gailua horiekin sinkronizatzen baduzu, esaterako,
Google™ kontua edo Xperia™ gailua Facebook kontuarekin sinkronizatzen baduzu,
kontu horietako egutegiko gertaerak ere agertuko zaizkizu Egutegia aplikazioan.
Egutegiaren ikuspegi konbinatuan zein egutegi ikusi nahi duzun hauta dezakezu.
Hitzordu baten garaia hurbiltzen denean, gailuak jakinarazpen soinu laburra
erreproduzituko du hitzordua gogorarazteko. Halaber, agertzen da egoera barran.
1
Hautatu ikusi nahi dituzun ikuspegi mota eta egutegiak
2
Itzuli uneko datara
3
Atzitu ezarpenak eta beste aukerak batzuk
4
Korritu ezkerrera edo eskuinera bizkorrago arakatzeko
5
Hautatutako egunerako agenda
6
Gehitu gertaera bat egutegian
Egutegiko gertaerak sortzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu .
3
Egutegia kontu batekin edo gehiagorekin sinkronizatu baduzu, hautatu gertaera
zein kontutan gehitu nahi duzun. Gailuan gertaera hori bakarrik gehitu nahi
baduzu, punteatu
Gailuko egutegia.
4
Idatzi edo hautatu nahi duzun informazioa eta gehitu parte hartzaileak.
5
Gertaera gorde eta gonbidapenak bidaltzeko, punteatu
Gorde.
Egutegiko gertaerak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu ikusi nahi duzun gertaera.
Hainbat egutegi ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Egutegia.
2
Punteatu eta, ondoren, markatu ikusi nahi dituzun egutegien kontrol laukiak.
Egutegiaren ikuspegian zooma erabiltzeko
•
Astea edo Eguna ikuspegia hautatuta duzula, atximurkatu pantaila handitzeko.
135
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Egutegia aplikazioan estatuko oporrak bistaratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Ezarpenak.
3
Punteatu
Jaiegun nazionalak.
4
Hautatu aukera bat edo gehiago, eta punteatu
Ados.
Egutegia aplikazioan urtebetetzeak bistaratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Ezarpenak > Urtebetetzeak.
3
Arrastatu
Urtebetetzeak aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.
Egutegia aplikazioan eguraldiaren iragarpenak bistaratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu eta, ondoren,
Ezarpenak.
3
Punteatu
Eguraldi iragarpena eta, ondoren, arrastatu Eguraldi iragarpena
elementuaren ondoko graduatzailea eskuinera.
4
Kokapen zerbitzuak desgaituta badaude, punteatu
Etxeko kokapena eta,
ondoren, bilatu gehitu nahi duzun hiria.
Kokapen zerbitzuak gaitzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri
Kokapen zerbitzuak
erabiltzea
atala 133 orrian.
Egutegia aplikazioan eguraldiaren iragarpenaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Egutegia.
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Ezarpenak.
3
Punteatu
Eguraldi iragarpena.
4
Doitu ezarpenak nahi duzun bezala.