Gailuaren identifikazio zenbakia bilatzea
Gailuak identifikazio zenbaki esklusiboa dauka. Zenbaki horri IMEI esaten zaio. Zenbaki
hori kopiatu eta nonbaiten gorde beharko zenuke. Baliteke zenbaki hori behar izatea,
adibidez, Xperia™ Care laguntza zerbitzua atzitu eta gailua erregistratzeko. Gailua
lapurtzen badizute, zenbaki hori erabil dezakete sare hornitzaile batzuek gailua, zure
herrialdean edo eskualdean, sarera sartzea geldiarazteko.
IMEI zenbakia etiketen erretiluan ikusteko
18
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Sartu azazkala memoria txartelaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren artean,
eta ireki estalkia.
2
Askatutako paper klip baten punta erabiliz (edo antzeko beste objektu luzea eta
puntua finekoa), sakatu nano SIM txartelaren zirrikituaren alboan dagoen botoia,
nano SIM txartelaren euskarria ateratzeko.
3
Atera nano SIM txartelaren euskarria guztiz.
4
2. urratseko tresna bera erabiliz, atera etiketen erretilua nano SIM txartelaren
zirrikitutik. IMEI zenbakia bistaratuko da erretiluan.
Nano SIM txartelaren euskarria ateratzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, begiratu nano
SIM txartela sartzeari buruzko argibideak. SIM txartela dagoeneko gailuan sartuta badago,
gailua automatikoki berrabiaraziko da euskarria ateratzen denean.
Halaber, IMEI zenbakia ikusteko, gailuaren markagailua ireki dezakezu eta
*#06#
idatzi.
Zure IMEI zenbakia gailuaren ezarpenetan ikusteko.
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Telefonoari buruz > Egoera > IMEIari buruzko
informazioa.