Galdutako gailu bat aurkitzea
Gailua galtzen bazaizu eta Google™ kontu bat baduzu, gailua aurkitu eta babes
dezakezu “Protection by my Xperia” web zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hau zure gailuan
aktibatuta badaukazu, honako hauek egin ditzakezu:
•
Gailua mapan aurkitu.
•
Alerta soinu bat joarazi, gailua Ez molestatu moduan badago ere.
•
Blokeatu gailua urrunetik eta bistaratu zurekin kontaktuan jartzeko xehetasunak
pantailan, aurkitzen duenak ikus ditzan.
•
Garbitu urrunetik gailuaren kanpo zein barne memoriak, azken baliabide gisa.
Gailuaren barne memoria “Protection by my Xperia” web zerbitzuaren bidez garbitu baduzu,
gailua pizten duzun hurrengo aldian, gailuan aurretik sinkronizatutako Google™ kontu batean
saioa hasi behar duzu.
Baliteke “Protection by my Xperia” zerbitzua herrialde/eskualde guztietan erabilgarri ez egotea.
19
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Protection by my Xperia aktibatzeko
1
Ziurtatu datu konexio aktibo bat duzula, eta gaitu gailuko kokapen zerbitzuak.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Blokeatutako pant. eta seg. > my Xperia
aplikazioaren babesa > Aktibatu.
4
Markatu egiaztapen laukian ados zaudela zerbitzua erabiltzeko baldintzekin, eta
punteatu
Onartu.
5
Eskatuz gero, hasi saioa Google™ kontuarekin edo, ez baldin badaukazu, sortu
kontua.
6
Protection by my Xperia zerbitzua gailuaren kokapena lortzeko gai ote den
egiaztatzeko, joan
myxperia.sonymobile.com
webgunera eta hasi saioa gailuan
erabiltzen duzun Google™ kontuarekin.
Hainbat erabiltzaile dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabeak soilik erabil dezake Protection by
my Xperia zerbitzua.
Galdutako gailu bat aurkitzea Android™ Gailu kudeatzailea erabiliz
Android™ Gailu kudeatzailea izeneko kokalekuari eta segurtasunari buruzko web
zerbitzua eskaintzen du Google™ enpresak. my Xperia zerbitzuarekin batera edo haren
alternatiba gisa erabil dezakezu. Gailua galtzen baduzu, Android™ Gailu kudeatzailea
erabil dezakezu:
•
Zure gailua aurkitzeko eta non dagoen adierazteko.
•
Gailuak jo dezan edo blokeatzeko, dituen gauza guztiak ezabatzeko edo blokeatutako
pantailan telefono zenbaki bat gehitzeko.
Android™ Gailu kudeatzailea zerbitzuari buruz gehiago jakiteko, joan
www.support.google.com
helbidera.
Android™ Gailu kudeatzailea zerbitzuak ez du funtzionatzen gailua itzalita badago edo ez
badago Interneterako konexiorik. Baliteke Android™ Gailu kudeatzailea zerbitzua erabilgarri ez
egotea herrialde edo eskualde guztietan.
Android™ Gailu kudeatzailea aktibatzeko
1
Erabiltzaile ugari dituen gailua partekatzen baduzu, ziurtatu jabe gisa duzula saioa
hasita.
2
Ziurtatu datu konexio aktibo bat duzula eta kokapen zerbitzuak gaituta daudela.
3
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
4
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Google > Segurtasuna.
5
Punteatu
Kokatu urrunetik gailu hau eta Baimendu urrunetik blokeatzea eta
ezabatzea graduatzaileak, funtzio biak gaitzeko.
6
Galdetuz gero, onartu baldintzak
Aktibatu punteatuta.
7
Zerbitzua aktibatu ostean Android™ Gailu kudeatzaileak zure gailua kokatu
dezakeela ziurtatzeko, joan
www.android.com/devicemanager
helbidera eta hasi
saioa Google™ kontua erabiliz.
20
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.