Sony Xperia M5 - SIM txartelen babesa

background image

SIM txartelen babesa

Gailuan erabiltzen duzun SIM txartel bakoitza blokea eta desblokea dezakezu PINa

(Personal Identification Number) erabilita. SIM txartela blokeatzean, txartelari lotutako

17

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

harpidetza erabilera okerren aurka babesten da, gailua pizten den bakoitzean PINa idatzi

behar delako.
PINa zuzen idazteko baimendutako saiakera kopurua gainditzen baduzu, SIM txartela

blokeatzen da. Desblokeatzeko, PUKa (Personal Unblocking Key) sartu behar duzu eta,

jarraian, PIN berri bat. Sareko operadoreak ematen dizkizu PINa eta PUKa.

SIM txartelaren blokeoa konfiguratzeko edo kentzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Blokeatutako pant. eta seg. > Konfiguratu SIM

txartelaren blokeoa.

3

Punteatu

Blokeatu SIM txartela graduatzailea, SIM txartelaren blokeoa gaitzeko

edo desgaitzeko.

4

Sartu SIM txartelaren PIN kodea eta punteatu

Ados. SIM txartelaren blokeoa

aktibo dago eta gailua berrabiarazten duzun bakoitzean PIN hori sartzeko

eskatuko zaizu.

SIM txartelaren PIN kodea aldatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Blokeatutako pant. eta seg. > Konfiguratu SIM

txartelaren blokeoa.

3

Punteatu

Aldatu SIM PIN kodea.

4

Sartu SIM txartelaren PIN kode zaharra eta punteatu

Ados.

5

Idatzi SIM txartelaren PIN kode berria eta punteatu

Ados.

6

Idatzi berriro SIM txartelaren PIN kode berria eta punteatu

Ados.

PUK kodearen bidez blokeatutako SIM txartela desblokeatzeko

1

Idatzi PUK kodea eta punteatu

.

2

Idatzi PIN kodea eta punteatu

.

3

Idatzi berriro PIN berria eta punteatu

.

Gailuak PUK kodea behar badu, jarri harremanetan Verizon Wireless bezeroarentzako arreta

zerbitzuarekin kodea eskatzeko.