Sony Xperia M5 - Datu erabilera kontrolatzea

background image

Datu erabilera kontrolatzea

Datu erabileraren ezarpena doituz, datu erabileraren gainean kontrol handiagoa izan

dezakezu, baina ezingo duzu kostu gehigarriak saihestea bermatu.

Datu trafikoa aktibatzeko edo desaktibatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Datuen erabilera.

3

Punteatu

Datu mugikorren trafikoa graduatzailea, datu trafikoa aktibatzeko edo

desaktibatzeko

Datu trafikoa desaktibatuta dagoenean, gailuak Wi-Fi eta Bluetooth® konexioak ezartzen

jarrai dezake.

Datu erabileraren abisua ezartzeko

1

Egiaztatu datu mugikorren trafikoa aktibatuta dagoela.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Datuen erabilera.

4

Abisuaren maila ezartzeko, arrastatu abisu lineak nahi diren balioetara. Datu muga

eskuz ere sar dezakezu, linearen azpian erakutsitako zenbakia punteatuta. Datu

trafikoaren kopurua ezarri duzun mailara iristen denean, jakinarazpen abisu bat

jasoko duzu.

Datu mugikorren erabileraren muga ezartzeko

1

Egiaztatu datu mugikorren trafikoa aktibatuta dagoela.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Datuen erabilera.

4

Punteatu

Mugikorra fitxa.

5

Punteatu

Ezarri datu mugikorren muga ondoko graduatzailea, funtzioa gaitzeko;

ondoren, punteatu

Ados.

6

Datu mugikorren erabileraren muga ezartzeko, arrastatu datuen muga lineak nahi

diren balioetara. Datu muga eskuz ere ezar dezakezu, linearen azpian erakutsitako

zenbakia punteatuta.

Datu mugikorren erabilera zehaztutako mugara iristen denean, gailuko datu mugikorren

trafikoa automatikoki desaktibatuko da.

Banakako aplikazioen datu erabilera kontrolatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Datuen erabilera.

3

Punteatu kontrolatu nahi duzun aplikazioa, ondoren, punteatu

Murriztu atzeko

planoko datuak graduatzailea eta punteatu Ados.

4

Aplikazio baten ezarpen zehatzagoetara sartzeko, punteatu

Aplikazioaren

ezarpenak eta egin nahi dituzun aldaketak.

Banako aplikazioarekin lotutako datu erabileraren ezarpenak aldatzen badituzu, haren

errendimenduan eragina izan dezake.

Datuen erabilera begiratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Datuen erabilera.

3

Punteatu eta, ondoren, punteatu

Erakutsi Wi‑Fia.

4

Wi-Fi bidez transferitutako datu kopuruari buruzko informazioa ikusteko, punteatu

Wi-Fi fitxa.

5

Datu mugikorren konexioaren bidez transferitutako datu kopuruari buruzko

informazioa ikusteko, punteatu

Mugikorra fitxa.

51

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.