Sare mugikorrak hautatzea
Gailua automatikoki aldatzen da mugikorren sare batetik bestera, zauden tokian
erabilgarri dauden mugikorren sareen arabera. Eskuz ere ezarri dezakezu gailua
mugikorren sare mota zehatz bat erabiltzeko, adibidez, WCDMA edo GSM.
Konektatuta zauden sare mota edo moduaren arabera, ikono desberdinak bistaratuko
dira egoera barran. Begiratu
Egoera ikonoa
. orrialdean 31, egoera ikonoek zer nolako
itxura duten ikusteko.
Sare modua hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.
3
Punteatu
Sare mota hobetsia eta hautatu sare modu bat.
Beste sare bat eskuz hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sare-
operadoreak.
3
Punteatu
Bilaketa modua eta hautatu Eskuzkoa.
4
Hautatu sarea.
Sarea eskuz hautatzen baduzu, gailuak ez du beste sarerik bilatuko, eskuz hautatutako
sarearen estaldura eremutik irten arren.
Sare hautapen automatikoa aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sare-
operadoreak.
3
Punteatu
Bilaketa modua eta hautatu Automatikoa.