Wi-Fi
Erabili Wi-Fi Interneten ibiltzeko, aplikazioak deskargatzeko edo mezu elektronikoak
bidaltzeko eta jasotzeko. Wi-Fi sare batera konektatutakoan, gailuak sare hori
gogoratuko du eta automatikoki konektatuko da behar adina hurbiltzen zaren hurrengo
aldian.
Wi-Fi sare batzuetara sartzeko, web orri batean saioa hasi beharko duzu. Informazio
gehiago lortzeko, jarri harremanetan Wi-Fi sarearen administratzailearekin.
Wi-Fi sare erabilgarriak irekiak zein seguruak izan daitezke.
•
Sareak irekiak direnean, agertuko da Wi-Fi sarearen izenaren ondoan.
•
Sareak seguruak direnean, agertuko da Wi-Fi sarearen izenaren ondoan.
Wi-Fi sare batzuk ez dira agertzen sare erabilgarrien zerrendan, ez dutelako sarearen izena
(SSID) igortzen. Sarearen izena badakizu, eskuz gehi dezakezu Wi-Fi sare erabilgarrien
zerrendan.
Wi-Fi konexioa aktibatzeko edo desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Punteatu graduatzailea, Wi-Fi gaitzeko edo desgaitzeko.
Baliteke zenbait segundo behar izatea Wi-Fi konexioa gaitu arte.
Wi-Fi sare batera automatikoki konektatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Punteatu graduatzailea,
Wi-Fi aktibatzeko. Erabilgarri dauden Wi-Fi sareak
bistaratzen dira.
4
Punteatu Wi-Fi sare bat bertara konektatzeko. Sare seguruei dagokienez, idatzi
bere pasahitza. bistaratuko da egoera barran, konektatzen zarenean.
Erabilgarri dauden sare berriak bilatzeko, punteatu ; ondoren, punteatu
Freskatu. Ezin bazara
Wi-Fi sare batera behar bezala konektatu, zure gailuari dagozkien arazoak konpontzeko
irtenbideak
www.sonymobile.com/support/
webguneko atalean.
47
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Wi-Fi sareak eskuz gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Punteatu >
Gehitu sarea.
4
Sartu
Sarearen izena (SSID) informazioa.
5
Segurtasun mota hautatzeko, punteatu
Segurtasuna eremua.
6
Beharrezkoa izango balitz, idatzi pasahitza.
7
Zenbait aukera aurreratu editatzeko, hala nola proxya eta IP ezarpenak, punteatu
Aukera aurreratuak kontrol laukia eta, ondoren, editatu aukerak nahi duzun
bezala.
8
Punteatu
Gorde.
Jarri Wi-Fi sarearen administratzailearekin harremanetan sarearen SSIDa eta pasahitza
lortzeko.
Wi-Fi seinalea hobetzea
Wi-Fi seinalearen indarra hobetzeko hainbat gauza egin ditzakezu:
•
Hurbildu gailua Wi-Fi sarbide puntura.
•
Urrundu Wi-Fi sarbide puntua oztopo edo interferentzia posibleengandik.
•
Ez estali gailuaren Wi-Fi antenaren eremua (irudian nabarmendutako eremua).
Wi-Fi ezarpenak
WLAN sare batera konektatuta zaudenean edo inguruan Wi-Fi sareak erabilgarri
dituzunean, Wi-Fi sare horien egoera ikus dezakezu. Era berean, gailua gai dezakezu Wi-
Fi sare ireki bat hautematen duen bakoitzean jakinaraz diezazun.
Wi-Fi sarearen jakinarazpenak gaitzeko edo desgaitzeko
1
Aktibatu Wi-Fi, oraindik aktibatuta ez badago.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
4
Punteatu >
Ezarpenak.
5
Punteatu
Sareko jakinarazpena graduatzailea.
Wi-Fi sare konektatu bati buruzko informazio xehatua bistaratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Punteatu zer Wi-Fi saretara konektatuta zauden une honetan. Sarearen informazio
xehatua bistaratuko da.
48
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Wi-Fi lokartze gidalerroa gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi aktibatuta lokartzean.
4
Hautatu aukera bat.
WPS
Hari gabeko konexio seguruak ezartzen laguntzen duen hari gabeko sareko estandarra
da WPS (Wi-Fi Protected Setup™; Wi-Fi bidez Babestutako Konfigurazioa). Hari gabeko
segurtasunari buruz gutxi badakizu, WPS-ek WPA (Wi-Fi Protected Access®; Wi-Fi bidez
Babestutako Sarbidea) enkriptatzea konfiguratzen lagunduko dizu zure sarea babesteko.
Dagoeneko sortutako sareetan gailu berriak ere gehi ditzakezu, pasahitz luzerik idatzi
gabe.
Erabili metodo hauetako bat WPS gaitzeko:
•
Botoia sakatzea metodoa: sakatu botoia WPS darabilen gailu batean, adibidez,
bideratzailean.
•
PIN metodoa: gailuak ausazko PIN (Personal Identification Number; identifikazio zenbaki
pertsonala) bat sortzen du, WPS darabilen gailuan idazteko.
Wi-Fi sare batera WPS botoia erabilita konektatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Aktibatu Wi-Fi, oraindik aktibatuta ez badago.
4
Punteatu , ondoren, punteatu
Ezarpenak > WPS Push botoia, eta sakatu WPS
botoia WPS darabilen gailuan.
Wi-Fi batera WPS PINa erabilita konektatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Wi-Fi.
3
Aktibatu Wi-Fi, oraindik aktibatuta ez badago.
4
Punteatu >
Ezarpenak > WPS PIN sarrera.
5
WPS darabilen gailuan, idatzi zure gailuan agertzen den PINa.