Sony Xperia M5 - Bideokameraren ezarpenak

background image

Bideokameraren ezarpenak

Bideokameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Pasatu hatza

aukerara.

3

Ezarpenak bistaratzeko, punteatu .

4

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.

Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra

Bideoaren bereizmena

Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara egokitzeko.

Full HD (30 fps)

1920×1080(16:9)

Full HD (erabateko bereizmen handia) formatua 30 fps eta 16:9 aspektu erlazioarekin.

Full HD (60 fps)

1920×1080(16:9)

Full HD (erabateko bereizmen handia) formatua 60 fps eta 16:9 aspektu erlazioarekin.

HD

1280×720(16:9)

HD (bereizmen handia) formatua 16:9 aspektu erlazioarekin.

VGA

640×480(4:3)

VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.

MMSa

Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo formatu horren grabaketa denbora mugatua da,

bideoaren fitxategiak MMSetan sartu ahal izateko.

Objektuen jarraipena

Bisorea ukituta objektu bat hautatzen duzunean, kamerak automatikoki egingo du haren

jarraipena.

Smile Shutter™ (bideoa)

Erabili Smile Shutter™ funtzioa bideoa grabatu aurretik kamerak zein motatako irribarrea

hautemango duen zehazteko.

HDR bideoa

Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste

handia duten baldintzetan bideoa grabatzeko. HDR bideoa funtzioak xehetasunen galera

konpentsatzen du eta eremu argiak eta ilunak eranguratsuak dituen argazkia sortzen du.

SteadyShot™

Bideo bat grabatzean, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak

eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Aktibatuta

Aktibatu kameraren mugimendua konpentsatzeko

Desaktibatuta

Egonkortzailea desaktibatuta dago.

Argazkien aurrebista automatikoa

Bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.

Aktibatuta

Bideoaren aurrebista agertzen da, hura grabatu ondoren.

110

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Aurreko kamera soilik

Bideoa editatzeko irekitzen da, hura grabatu ondoren.

Desaktibatuta

Bideoa gordetzen da, hura grabatu ondoren, baina ez da aurrebistarik agertzen.

Flash argia

Erabili flash argia bideoak grabatzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko

argia dagoenean. Bideo flash ikonoa ( ) bideokameraren pantailan soilik dago

erabilgarri. Kontuan izan batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daitekeela argirik

gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.

Aktibatuta

Desaktibatuta

Eszenak hautatzea

Eszenak hautatzeko eginbidea erabilita, aurrez programatutako bideo eszenen bidez

bizkor konfigura dezakezu kamera egoera arruntetarako. Eszena ezarpen bakoitza

kalitate oneneko bideoak sortzeko diseinatuta dago grabaketa ingurune jakin batean.

Desaktibatuta

Eszenak hautatzeko eginbidea desaktibatzen du eta bideoak eskuz graba daitezke.

Nabarmentze leuna

Erabili atzealde suabeen aurrean bideoak grabatzeko.

Horizontala

Erabili paisaien bideoetarako. Urruneko objektuak fokatuko ditu kamerak.

Gaueko agertokia

Aktibatzen denean, argiaren sentikortasuna areagotzen da. Erabili argi gutxiko lekuetan. Azkar

mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera litezke. Eskua egonkor mantendu edo

erabili euskarri bat. Argi baldintzak onak direnean, desaktibatu gau modua bideoaren kalitatea

hobetzeko.

Hondartza

Erabili itsasoaren edo lakuen bideoak grabatzeko.

Elurra

Erabili inguru argitsuetan esposizio handiko bideoak ekiditeko.

Kirolak

Erabili bizkor mugitzen diren objektuen bideoak grabatzeko. Esposizio denbora laburrak

mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.

Festa

Erabili argi baldintza eskasetan, barrualdeko bideoak grabatzeko. Barruko hondoko argiak eta

kandela argiak hartzen ditu eszenak. Azkar mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera

litezke. Eskua egonkor mantendu edo erabili euskarri bat.

111

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.