Kameraren ezarpenak
Argazki kameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
3
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.
Argazki kameraren ikuspegi orokorra
Bereizmena
Argazkiak atera baino lehen, bereizmena eta aspektu erlazioa aukera dezakezu.
Argazkiek zenbat eta bereizmen handiagoa izan, orduan eta memoria gehiago behar
dute.
21MP
5312×3984(4:3)
21 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko
edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
16MP
5344×3008(16:9)
16 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi
dituzun argazkietarako.
8MP
3264×2448(4:3)
8 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko edo
bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
3MP
2048×1536(4:3)
3 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko edo
bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
2MP
1920×1088(16:9)
2 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi dituzun
argazkietarako.
VGA
640×480(4:3)
VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.
Ezarpena
Eskuz ateratzeko moduan baino ez dago erabilgarri.
Tenporizadorea
Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio hori
autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak ager
daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere, argazkiak ateratzerakoan kamera
mugitzea saihestea nahi baduzu.
10 segundo
Ezarri 10 segundoko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
2 segundo
Ezarri 2 segundoko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
0,5 segundo
Ezarri segundo erdiko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
Desaktibatuta
Obturadorearen botoia sakatzen duzunean argazkia ateratzen da.
Objektuen jarraipena
Bisorea ukituta objektu bat hautatzen duzunean, kamerak automatikoki egingo du haren
jarraipena.
107
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
HDR
Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste
handia duten baldintzetan argazkia ateratzeko. HDR funtzioak xehetasunen galera
konpentsatzen du eta eremu argi eta ilun esanguratsuak dituen argazkia sortzen du.
Ezarpena
Eskuz argazki moduko zurien balantzearen / esposizio balioaren / HDR moduaren
ezarpenetan baino ez dago erabilgarri.
ISO
ISO sentikortasuna automatikoki doitzeko ezar dezakezu, edo eskuz doi daiteke 100etik
3200era.
Ezarpena
Eskuz ateratzeko moduan baino ez dago erabilgarri.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun
subjektuan dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Subjektuaren erdigunearen argitasuna aintzat hartuta, esposizioa zehazten du.
Puntua
Esposizioa doitzen du atera nahi duzun subjektuaren zati txiki batean.
Normala
Esposizioa kalkulatzen du subjektu osoko argi kopuruan oinarrituta.
Ezarpena
Eskuz ateratzeko moduan baino ez dago erabilgarri.
Argazkien aurrebista automatikoa
Argazkiak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.
Aktibatuta
Argazki bat atera eta gero, horren aurrebista ageriko da pantailaren eskuineko beheko ertzean 3 segundoz.
Aurreko kamera soilik
Aurreko kamerarekin argazki bat atera eta gero, horren aurrebista ageriko da pantailaren eskuineko beheko
ertzean 3 segundoz.
Desaktibatuta
Argazkia edo bideoa atera ondoren gordetzen da, baina ez da aurrebistarik agertzen.
Flasha
Erabili flasha argazkiak ateratzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko argia
dagoenean. Aukera hauek daude erabilgarri flash ikonoa ( ) punteatzen duzunean
kameraren pantailan:
Automatikoa
Kamerak automatikoki zehaztuko du argi baldintzek flasha erabiltzea eskatzen duten ala ez.
Erabili flasha beti
Erabili ezarpen hau atzeko planoa subjektua baino distiratsuagoa denean. Horrela, nahi ez diren itzalak
kenduko dira.
Ekidin begi gorriak
Begietako kolore gorria murrizten du argazkia ateratzerakoan.
Desaktibatuta
Flasha desaktibatuta dago. Batzuetan argazkiaren kalitatea hobea izan daiteke flashik gabe, argi gutxi
dagoenean ere. Flashik gabe argazki on bat ateratzeko eskuari tinko eutsi behar diozu. Erabili
tenporizadorea argazkiak lausotzea ekiditeko.
Linterna
Flasha etengabe piztuta egongo da argazkiak ateratzean.
108
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Agertokiaren hautapena
Eszenak hautatzeko eginbidea erabilita, aurrez programatutako eszenen bidez kamera
bizkor konfiguratu ahal izango duzu egoera arruntetarako. Kamerak hautatutako
eszenara doitzeko hainbat ezarpen zehazten ditu, ahalik eta argazkirik onena aterako
dela ziurtatzeko.
Desaktibatuta
Agertokiaren hautapena eginbidea desaktibatzen du eta argazkiak eskuz atera daitezke.
Azal leuna
Atera erretratuak edertasun efektu hobetua erabilita.
Nabarmentze leuna
Erabili atzealde suabeen aurrean argazkiak ateratzeko.
Mugimenduaren murrizketa
Erabili inguru ilun samarretan kameraren mugimendua murrizteko.
Horizontala
Erabili paisaien argazkiak ateratzeko. Kamerak urruneko objektuak fokatuko ditu.
Argiaren HDR zuzenketa
Erabili kontraste handiko argazkietan xehetasunak areagotzeko. Atzealdeko argiaren zuzenketak irudia
aztertzen du eta automatikoki doitzen du argiztatze bikaina duen argazkia emateko.
Gaueko argazki bertikala
Erabili gauez edo argi gutxiko lekuetan erretratuak ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,
kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Gaueko agertokia
Erabili argazkiak gauean edo argitasun urriko lekuetan ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,
kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Pultsuan argi gutxirekin
Erabili argitasun gutxirekin eskuz ateratako argazkietarako, zarata eta lausotzea murrizteko.
Sentikortasun handia
Erabili argitasun gutxiko tokietan argazkiak flashik gabe ateratzeko. Lausotzea murrizten du.
Gourmet
Erabili jakien argazkiak ateratzeko kolore distiratsuekin.
Animalia
Erabili animalien argazkiak ateratzeko. Lausotzea eta begi gorriak murrizten ditu.
Hondartza
Erabili itsasoaren edo lakuen argazkiak ateratzeko.
Elurra
Erabili inguru argietan esposizio handiegiko argazkiak saihesteko.
Festa
Erabili, argi baldintza eskasetan, barrualdeko argazkiak ateratzeko. Barruko hondoko argiak eta
kandela argiak hartzen ditu eszenak. Esposizio denbora luzea dela eta, kamerari tinko eutsi behar zaio
edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Kirolak
Erabili bizkor mugitzen diren objektuei argazkiak ateratzeko. Esposizio denbora laburrak
mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.
Dokumentua
Erabili testuei edo marrazkiei argazkiak ateratzeko. Argazkiari kontraste zorrotzagoa ematen dio.
Su artifizialak
Erabili su artifizialen argazkiak ateratzeko.
Ezarpenok
Eskuz argazki moduan bakarrik daude erabilgarri.
109
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.