DLNA Certified™ gailuekin edukia partekatzea
Gailuan gordetako edukia beste hainbat gailutan ikusi edo erreproduzi dezakezu, hala
nola telebistan edo ordenagailuan. Gailu horiek hari gabeko sare berean egon behar
dute, eta Sony-ren telebistak, bozgorailuak, edo Digital Living Network Alliance-k
eskainitako DLNA Certified™ produktuak izan behar dute. Beste DLNA Certified™ gailu
batzuetako edukia ere ikus edo erreproduzi dezakezu gailuan.
Gailuen artean multimedia edukia partekatzeko aukera konfiguratu ondoren, zure etxeko
ordenagailuan gordetako musika fitxategiak entzun ahal izango dituzu gailuan, edo zure
gailuko kamerarekin ateratako argazkiak ikusi telebistaren pantaila handian.
DLNA Certified™ gailuetatiko fitxategiak gailuan erreproduzitzea
Beste DLNA Certified™ gailu batetik jasotako fitxategiak gailuan erreproduzitzen
dituzunean, zerbitzari gisa jarduten du lehenak. Beste hitz batzuetan esanda, edukia
sarearen bidez partekatzen du. Zerbitzari gailuak edukia partekatzeko funtzioa eduki
behar du gaituta eta zure gailuari baimena eman behar dio sartzeko. Gainera, zure
gailuaren sare berera Wi-Fi egon behar da konektatuta.
Beste gailu batetan gordetako musika pista bat erreproduzitzeko zure gailua
erabiltzeko
1
Egiaztatu fitxategia partekatzeko aukeratu duzun gailua zurearen Wi-Fi sare berera
konektatuta dagoela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
3
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Tokiko sarea.
4
Hautatu gailua konektatutako gailuen zerrendan.
5
Konektatutako gailuaren karpetak arakatu eta erreproduzitu nahi duzun pista
hautatu. Hautatu ostean, automatikoki hasiko da pista erreproduzitzen.
122
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Partekatutako bideoa gailuan erreproduzitzeko
1
Egiaztatu fitxategia partekatzeko aukeratu duzun gailua zurearen Wi-Fi sare berera
konektatuta dagoela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Bideoa.
3
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Tokiko sarea.
4
Hautatu gailua konektatutako gailuen zerrendan.
5
Konektatutako gailuaren karpetak arakatu eta erreproduzitu nahi duzun bideoa
hautatu.
Partekatutako argazkia gailuan ikusteko
1
Egiaztatu fitxategia partekatzeko aukeratu duzun gailua zurearen Wi-Fi sare berera
konektatuta dagoela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Albuma.
3
Punteatu eta punteatu
Tokiko sarea.
4
Hautatu gailua konektatutako gailuen zerrendan.
5
Konektatuta dauden gailuen karpetak arakatu eta aukeratu argazkia ikusteko.
DLNA Certified™gailuetatik fitxategiak zure gailuan erreproduzitzea
Gailuko multimedia-fitxategiak beste DLNA Certified™ gailuetan ikusi ahal izan aurretik,
fitxategiak partekatzea konfiguratu behar duzu gailuan. Gailuak gailu bezero deitzen
gailuekin partekatzen dute edukia. Adibidez, telebista, ordenagailu edo tableta bat izan
daiteke gailu bezero. Gailuak multimedia zerbitzari gisa funtzionatzen du edukia gailu
bezeroentzako erabilgarri egiten duenean. Gailuan fitxategia partekatzea konfiguratzen
duzunean, sartzeko baimena ere eman behar diezu gailu bezeroei. Hori egindakoan,
gailu horiek erregistratutako gailu gisa agertuko dira. Sartzeko baimenaren zain dauden
gailuak zain dauden gailu gisa zerrendatuko dira.
Beste DLNA Certified™ gailuekin fitxategiak partekatzeko aukera konfiguratzeko
1
Konektatu gailua Wi-Fi sare batera.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Punteatu
Partekatu edukia graduatzailea, funtzioa gaitzeko.
4
Erabili ordenagailua edo beste DLNA™ gailu bezero bat Wi-Fi sare berean, zure
gailura konektatzeko.
5
Gailuaren egoera barran agertuko da jakinarazpena. Ireki jakinarazpena eta ezarri
zure gailura konektatzen saiatzen diren gailu bezero bakoitzaren sarbide
baimenak.
Baliteke DLNA™ bezeroa erabiliz gailuko multimedia atzitzeko urratsak desberdinak izatea
gailu bezero batetik bestera. Begiratu gailu bezeroaren erabiltzailearen gida informazio gehiago
eskuratzeko. Gailua ezin bada bezerora konektatu sarean, begiratu Wi-Fi sarea funtzionatzen
ari ote den.
Aplikazio jakin batzuetatik, hala nola Musika, Albuma edo Bideoa aplikazioetatik,
Multimedia
zerbitzaria menua ere atzi dezakezu. Horretarako, punteatu eta, ondoren, Ezarpenak >
Multimedia zerbitzaria.
Fitxategiak beste DLNA Certified™ gailuekin partekatzeari uzteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta -punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Arrastatu
Partekatu edukia aukeraren alboko graduatzailea ezkerrera.
Zain dagoen gailuarentzako sartzeko baimenak ezartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta -punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Hautatu
Onarpenaren zain dauden gailuak zerrendako gailu bat.
4
Hautatu sartzeko baimenaren maila.
123
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erregistratutako gailuen izena aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Hautatu gailu bat
Erregistratutako gailuak zerrendatik eta hautatu Aldatu izena.
4
Idatzi gailuaren izen berria, eta, ondoren, punteatu
Ados.
Erregistratutako gailuen sarbide maila aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta -punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Hautatu
Erregistratutako gailuak zerrendako gailu bat.
4
Punteatu
Aldatu sarbide maila eta hautatu aukera bat.
Beste DLNA Certified™ gailu batzuekin edukia partekatzeari buruzko laguntza
eskuratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gailu konexioa > Multimedia zerbitzaria.
3
Punteatu eta punteatu
Laguntza.