Kontaktuak transferitzea
Kontaktuak gailu berrira transferitzeko modu ugari daude. Kontaktuak sareko kontu
batetik sinkroniza ditzakezu edo zuzenean beste gailu batetik inporta ditzakezu.
Ordenagailuaren bidez kontaktuak transferitzea
Xperia™ Transfer aplikazioak gailu zaharreko kontaktuak bildu eta gailu berrira
transferitzen laguntzen dizu. Xperia™ Transfer eginbidera Xperia™ Companion
softwaretik sar zaitezke eta iOS/iCloud eta Android™ exekutatzen duten gailu
mugikorrekin bateragarria da. iOS gailutik ari bazara aldatzen, App Matching eginbideak
iradokiko dizkizu iOS aplikazioen Android baliokideak.
Xperia™ Transfer erabiltzeko, zera behar duzu:
•
Internetera konektatutako ordenagailua.
•
Android™ gailu berria.
•
Android™ gailu berriaren USB kablea.
•
Gailu zaharra.
•
Gailu zaharraren USB kablea.
Baliteke gailu zaharra beharrik ez izatea. iOS gailuetarako ezin duzu zuenean konektatu
iCloud-era edo ezin duzu tokiko babeskopia erabili. Lehenagoko Sony gailu zaharretarako,
tokiko babeskopiak erabil ditzakezu.
Kontaktuak gailu berrira transferitzeko
1
Bilatu eta deskargatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako
http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion helbidean edo Xperia™
Companion Mac ordenagailuetarako
http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac helbidean, softwarea
oraindik instalatu gabe badago.
2
Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.
3
Ondo instalatu ostean, ireki Xperia™ Companion softwarea, baldin eta
automatikoki abiarazi ez bada, eta egin klin
Xperia™ Transfer
aukeran eta jarraitu
kontaktuak transferitzeko argibideei.
Lineako kontuaren bidez kontaktuak transferitzea
Gailu zaharreko edo ordenagailuko kontaktuak lineako kontu batekin sinkronizatzen
badituzu, adibidez, Google Sync™, Facebook™ edo Microsoft
®
Exchange ActiveSync
®
kontu batekin, kontu horren bidez transferi ditzakezu kontaktuak gailu berrira.
Sinkronizazio kontu baten bidez kontaktuak gailu berriarekin sinkronizatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu .
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Ezarpenak > Kontuak eta sinkronizazioa.
3
Hautatu kontaktuak zer konturekin sinkronizatu nahi dituzun eta punteatu >
Sinkronizatu.
Dagokion sinkronizazio kontuan saioa hasi behar duzu horrekin kontaktuak sinkronizatu ahal
izateko.
Kontaktuak transferitzeko bestelako metodoak
Gailu zaharretik berrira kontaktuak transferitzeko bestelako modu ugari daude. Adibidez,
kontaktuak memoria txartel batean kopia ditzakezu, Bluetooth
®
teknologia erabil
dezakezu edo kontaktuak SIM txartel batean gorde ditzakezu. Kontaktuak gailu
zaharretik transferitzeari buruzko informazio xehatuagoa nahi baduzu, ikusi horri buruzko
erabiltzaile gida.
79
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Memoria txarteleko kontaktuak inportatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu .
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Inportatu kontaktuak > SD txartela.
3
Hautatu kontaktuak non gorde nahi dituzun.
4
Hautatu inportatu nahi dituzun fitxategiak eta punteatu
Ados.
Bluetooth
®
erabilita kontaktuak inportatzea
1
Ziurtatu Bluetooth
®
funtzioa aktibatuta duzula eta gailua ikusgai dagoela.
2
Gailura fitxategi bat datorkizula dion jakinarazpena jasotzen duzunean, arrastatu
egoera barra beherantz eta punteatu jakinarazpena fitxategiaren transferentzia
onartzeko.
3
Punteatu
Onartu fitxategia transferitzen hasteko.
4
Arrastatu egoera barra beherantz. Transferentzia osatuta dagoenean, punteatu
jakinarazpena.
5
Punteatu jasotako fitxategia eta hautatu non gorde nahi dituzun kontaktuak.
Kontaktuak SIM txarteletik inportatzeko
Kontaktuak SIM txartelaren bidez transferitzen badituzu, agian informazioa galduko duzu edo
kontaktuen sarrera bikoiztuak izango dituzu.
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu .
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Inportatu kontaktuak > SIM txartela.
3
Hautatu kontaktuak non gorde nahi dituzun.
4
Kontaktu bakar bat inportatzeko, bilatu eta punteatu kontaktua. Kontaktu guztiak
inportatzeko, punteatu
Inportatu guztiak.