Gailua ingurune heze edota hautsez betetakoetan erabiltzea
Gailua urarekiko iragazgaitza da eta hautsaren kontra babestuta dago; beraz, ez kezkatu
euri zaparrada batek harrapatzen bazaitu edo iturri baten azpian zikinkeria kendu nahi
badiozu; baina gogoratu ataka guztiek eta erantsitako estalkiek ongi itxita egon behar
dute. Egin behar ez dena: gailua urpean guztiz murgildu; itsasoko urarekin, ur gaziarekin,
klorodun urarekin edo edariak bezalako likidoekin busti. Gailua gaizki erabiliz gero,
bermea baliogabetuko da. Gailuak IP65/68 mailako babesa (Ingress Protection) dauka.
Informazio gehiago lortzeko, ikusi
www.sonymobile.com/waterproof
orria.
Oker edo Sony Mobile-ren argibideen aurka erabiliz gero, bermeak ez du kalterik edo
akatsik estaliko. Bermeari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Informazio
garrantzitsua
support.sonymobile.com
edo gailuko
Ezarpenak > Telefonoari buruz >
Lege informazioa atalean.
Gailuak buru gabeko USB ataka bat du. USB atakak erabat lehorra egon behar du,
kargatzeko edo datuak transferitzeko, adibidez, kable bat konektatu aurretik. Gailua
bustiz gero, lehortu mikrozuntzeko zapi batekin eta astindu gailua gutxienez 15 aldiz USB
ataka beherantz begira dagoela. Errepikatu prozesua USB atakan oraindik hezetasuna
ikusten bada. Sartu USB kablea USB atakan soilik ataka guztiz lehortu ondoren.
143
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
USB ataka lehortzeko
1
Mikrozuntzezko zapi bat erabiliz, lehortu gailuak duen hezetasun guztia.
2
Gailua tinko eutsiz eta USB ataka beherantz begira dagoela, astindu gailua
indarrez gutxienez 15 aldiz.
3
Hezetasuna ikusten bada oraindik USB atakan, astindu gailua berriro zenbait aldiz.
4
Erabili mikrozuntzezko zapi bat USB atakan gelditzen den hezetasuna kentzeko.