Lege-informazioa
Sony E5603/E5606/E5653
Erabiltzailearen gida hau Sony Mobile Communications Inc. konpainiak edo bere enpresa afiliatu batek argitaratu
du, inolako bermerik gabe. Sony Mobile Communications Inc. enpresak akats tipografikoen, informazioaren
zehaztasun faltaren edo programaren zein ekipamenduaren hobekuntzen ondoriozko aldaketak edonoiz eta
jakinarazpenik gabe egin ahal izango ditu Erabiltzailearen gida honetan. Dena den, aldaketa horiek Erabiltzailearen
gidaren azken argitalpenetan sartuko dira. Irudiak adibidetzat hartu behar dira eta baliteke egiazko gailuaren itxura
zehatza ez izatea.
Hemen aipaturiko produktu eta enpresa guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka erregistratuak
dira. Gainerako marka komertzial bakoitzak bere jabea du. Dokumentu honetan espresuki baimentzen ez diren
eskubideak erreserbatuak dira. Informazio gehiago eskuratzeko, joan
www.sonymobile.com/us/legal/ helbidera.
Baliteke Erabiltzailearen gida honetan hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipatzea. Programa edo
zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea eta
programek nahiz zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izatea. Hirugarrenen webguneetan edo hirugarrenen
webguneen bidez sartutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta pribatutasun
gidalerro aplikagarriak. Sony enpresak ez du ez ziurtatzen ez bermatzen hirugarrenek eskainitako webguneen eta
zerbitzuen erabilgarritasunik edo funtzionamendurik.
Gailu mugikorrak eduki gehigarriak, adibidez, dei tonuak, deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko gaitasuna
du. Hirugarrenek eduki horien erabilera murritz edo debeka dezakete euren eskubideak erabilita eta murriztapen
horiek copyright lege aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zu, eta ez Sony, izango zara
gailura deskargatzen duzun edo handik birbidaltzen duzun edukiaren erantzule bakarra. Edozein eduki gehigarri
erabili aurretik, ziurtatu zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko baimena duzula. Sony
konpainiak ez dizu ziurtatzen eduki gehigarriaren edo hirugarrenen edukiaren zehaztasunik, osotasunik edo
kalitaterik. Sony ez da inola ere zure eduki gehigarriaren edo hirugarrenen edukien erabilera okerraren erantzule
izango.
Informazio gehiago eskuratzeko, joan
www.sonymobile.com helbidera.
Produktu hau Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren gaineko hainbat legerekin babestuta dago. Microsoft
enpresaren lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hori produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Edukiaren jabeek eskubide digitalak kudeatzeko Windows Media programaren teknologia (WMDRM) erabiltzen dute
euren jabetza intelektuala babesteko, copyrightak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM
bidez babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak ez badu edukia babestea lortzen, edukiaren jabeek
Microsoft enpresari eska diezaiokete softwareak eduki babestua WMDRM bidez erreproduzitzeko edo kopiatzeko
duen gaitasuna ezeztatzeko. Ezeztatze horrek ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukietarako
lizentziak deskargatzen dituzunean, onartu egiten duzu Microsoft enpresak lizentzietan errebokazio zerrendak gehi
ditzakeela. Edukiaren jabeek euren edukia atzitzeko WMDRM softwarearen bertsioa berritzea eska diezazukete.
Bertsio berritzeari uko egiten badiozu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Sony Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez
komertzialerako, bezeroak hauxe egin dezan: (i) MPEG-4 visual estandarraren (MPEG-4 video) edo AVC
estandarraren (AVC video) arabera bideoak kodetu edota (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez
komertzial batean kodetutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edota MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko
MPEG LA lizentzia duen bideo hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da beste
inongo erabileretarako lizentziarik emango, ez inplizituki eta ez esplizituki. Informazio gehigarria, sustapenari,
barneko erabilerari zein erabilera komertzialari eta lizentziei buruzkoa, MPEG LA, L.L.C. enpresaren eskutik lor
daiteke. Ikusi
www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio dekodetze teknologia, Fraunhofer IIS eta Thomson-en
lizentziarekin.
SONY MOBILE EZ DA ERANTZULE EGINGO GAILUAN GORDETAKO DATU PERTSONALAK EDO FITXATEGIAK
GALTZEAGATIK, EZABATZEAGATIK EDO DATUAK GAINIDAZTEAGATIK (BAITA, BAINA HORIETARA SOILIK
MUGATU GABE, KONTAKTUAK, ABESTI PISTAK ETA ARGAZKIAK ERE) ERABILTZAILEAREN GIDA HONETAN
EDO DOKUMENTAZIOAN AZALDUTAKO EDOZEIN METODO ERABILITA GAILUA EGUNERATU OSTEAN.
SORTUTAKO KALTEENGATIK, GALERENGATIK ETA LEGE EKINTZENGATIK (KONTRATUKO ZATI EDO
KONTRATU URRATZE IZANDA ERE, ZABARKERIA EDO BESTELAKOAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU
GABE) SONY MOBILEK EDO BERE HORNITZAILEEK ZUREKIKO DUTEN ERANTZUKIZUNA EZ DA INOIZ ZUK
GAILUARENGATIK ORDAINDU DUZUN ZENBATEKOA BAINO HANDIAGOA IZANGO.
© 2016 Sony Mobile Communications Inc.
Eskubide guztiak erreserbatuta.
145
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.