Muntaketa
Gailuak nano SIM txartelak soilik onartzen ditu. Fabrikako jatorrizko nano SIM txartelak soilik
erabili, zure gailuko nano SIM txartelaren zirrikituan sartzeko bereziki diseinatu direnak.
8
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
SIM txartel nanoa sartzeko
Zure gailuak SIM txartel nanoak soilik onartzen ditu. Ziurtatu SIM txartel nanoa erabiltzen
duzula eta ez nahastu SIM txartel nanoaren zirrikitua memoria txartelaren zirrikituarekin.
1
Sartu azazkala SIM txartel nanoaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren artean,
eta ireki estalkia.
2
Paper kliparen punta bat (edo punta luze eta fina duen antzeko objektu bat)
erabiliz, sakatu SIM txartel nanoaren zirrikituaren alboan dagoen botoia (irudian
erakutsi moduan), SIM txartel nanoaren euskarria ateratzeko.
3
Atera guztiz SIM txartel nanoaren euskarria.
4
Jarri SIM txartel nanoa euskarrian eta sartu berriro euskarria.
5
Itxi estalkia.
Gailua piztuta dagoela SIM txartel nano bat sartzen baduzu, gailua automatikoki berrabiaraziko
da.
Memoria txartela sartzeko
1
Sartu azazkala memoria txartelaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren artean,
eta askatu estalkia.
2
Paper kliparen punta bat (edo punta luze eta fina duen antzeko objektu bat)
erabiliz, sakatu memoria txartelaren zirrikituaren alboan dagoen botoia (irudian
erakutsi moduan), memoria txartelaren euskarria ateratzeko.
3
Atera guztiz memoria txartelaren euskarria.
4
Jarri memoria txartela euskarrian eta sartu berriro euskarria.
5
Itxi estalkia.
Ziurtatu memoria txartela behar bezala sartzen duzula.
Nano SIM txartela kentzeko
9
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Ireki memoria txartelaren eta nano SIM txartelaren zirrikituen estalkia.
2
Arrastatu nano SIM txartelaren erretilua, azazkala erabiliz.
3
Kendu nano SIM txartela eta sartu berriro erretiluan.
4
Itxi estalkia.
Memoria txartela kentzeko
1
Desaktibatu gailua edo desmuntatu memoria txartela
Ezarpenak >Biltegiratzea
eta memoria > ataletik, SD txartela ondotik.
2
Pantaila gora begira duzula, ireki nano SIM/memoria txartelaren zirrikituaren
estalkia.
3
Arrastatu memoria txartelaren erretilua, azazkala erabiliz.
4
Kendu memoria txartela; ondoren bultzatu erretilua zirrikituan, dagokion lekuan
finkatu arte.