Mezuak irakurtzea eta bidaltzea
Mezularitza aplikazioak mezuak elkarrizketa gisa agertuko erakusten ditu, hau da,
kontaktu bakoitzak bidalitako mezuak eta hari bidali dizkiozunak taldekatuta agertuko
dira. MMSak bidaltzeko, MMS ezarpen zuzenak izan behar dituzu gailuan konfiguratuta.
Ikusi
Internet eta MMS ezarpenak
46. orrialdea.
Mezu bakar batean bidal ditzakezun karaktere kopurua desberdina izango da erabiltzen duzun
operadorearen eta hizkuntzaren arabera. Multimedia mezu baten gehienezko tamaina,
gehitutako multimedia fitxategiaren tamaina barne, operadorearen araberakoa da. Informazio
gehiago nahi izanez gero, jarri sareko operadorearekin harremanetan.
1
Itzuli elkarrizketen zerrendara
2
Deitu mezuaren igorleari
3
Ikusi aukera gehiago
4
Bidalitako eta jasotako mezuak
5
Bidali amaitutako mezuak
6
Gehitu eranskinak
Mezu bat sortzeko eta bidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu .
3
Idatzi hartzailearen izena, telefono zenbakia edo aurretik gordeta zenuen kontaktu
informazioa eta, ondoren, hautatu agertzen den zerrendatik. Hartzailea kontaktuen
zerrendan ez baduzu, idatzi hartzailearen zenbakia eskuz.
4
Taldeko mezua bidali nahi baduzu, errepikatu goiko prozedura hartzaile gehiago
gehitzeko.
5
Punteatu
Idatzi mezua eta idatzi mezuaren testua.
6
Eranskin bat gehitu nahi baduzu, hautatu eranskin aukera egokia.
7
Mezua bidaltzeko, punteatu .
Bidali aurretik mezutik irteten bazara, zirriborro gisa gordeko da. Elkarrizketa
Zirriborroa:
hitzarekin etiketatuko da.
Jasotako mezuak irakurtzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu ez bada, eduki punteatuta mezua eta, ondoren,
punteatu
Deskargatu mezua.
Jasotako mezu guztiak gailauren memorian gordeko dira lehenespenez.
86
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erantzun mezuei
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu mezua duen elkarrizketa.
3
Idatzi erantzuna eta punteatu .
Mezuak birbidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu birbidali nahi duzun mezua daukan elkarrizketa.
3
Eduki ukituta birbidali nahi duzun mezua eta, ondoren, punteatu
Birbidali mezua.
4
Idatzi hartzailearen izena, telefono zenbakia edo aurretik gordeta zenuen kontaktu
informazioa eta, ondoren, hautatu agertzen den zerrendatik. Hartzailea kontaktuen
zerrendan ez baduzu, idatzi hartzailearen zenbakia eskuz.
5
Beharrezkoa bada, editatu mezua eta punteatu .
Mezu batean jasotako fitxategiak gordetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu ireki nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu gabe badago, eduki punteatuta mezua eta, ondoren,
punteatu
Deskargatu mezua.
4
Eduki ukituta gorde nahi duzun mezua eta, ondoren, hautatu nahi duzun aukera.