Erabiltzaile ugariko kontuak
Gailuak erabiltzaile ugariko kontuak onartzen ditu. Horrela, erabiltzaile ugarik hasi eta
erabil dezakete saioa gailuan bereizita. Erabiltzaile ugariko kontuak egokiak dira gailu
bera beste pertsonekin partekatzen duzunean edo norbaiti une batez zure gailua
erabiltzen uzten diozunean. Gailua lehen aldiz konfiguratzen duen erabiltzailea izango da
gailuaren jabea. Jabeak bakarrik kudea ditzake beste erabiltzaileen kontuak. Jabearen
kontuaz gain, beste bi motatako kontuak daude:
•
Ohiko erabiltzailea: Kontu mota hau zure gailua maiz erabiltzen duen norbaitentzat egokia
da.
•
Erabiltzaile gonbidatua: Gaitu gonbidatu kontua aukera zure gailua une jakin batean soilik
erabili nahi duen norbaitentzat.
Zenbait eginbide jabeak soilik gauza ditzake. Adibidez, jabeak bakarrik baimen ditzake Google
Play™ ez beste iturburuetako deskargak.
63
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ohiko erabiltzaile kontuari buruz
Ohiko erabiltzaileen kontuak gehitzean, erabiltzaile bakoitzak hasierako pantaila, horma
paper eta ezarpen orokor desberdinak eduki ditzakete. Aplikazioetarako eta
memoriarako sarbide banandua izango dute ere, musika edo argazkiak bezalako
fitxategiak lortzeko. Gehienez hiru ohiko erabiltzaile kontu gehi ditzakezu zure gailuan.
Ohiko erabiltzaileen kontuak gehitzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen
erabiltzaile gisa.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gehitu erabiltzailea.
4
Punteatu
Ados. Kontu berria osatuko da.
5
Punteatu
KONFIGURATU. Pantaila blokeatu egiten da eta gehitu berri duzun
erabiltzailea ordezten duen ikonoa agertuko da goi eskuinaldeko ertzean.
6
Desblokeatu pantaila, gora irristatuta.
7
Jarraitu pantailako argibideei, erabiltzailearen kontua konfiguratzeko.
Edozein pantailako egoera barratik ere gehi dezakezu ohiko erabiltzaile baten kontua.
Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu
Gehitu erabiltzailea.
Ohiko erabiltzaile baten kontuan irteerako telefono deiak gaitzeko edo desgaitzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Punteatu erabiltzailearen izenaren alboan; ondoren punteatu
Aktibatu telefono
deiak graduatzailea, erabiltzailearentzat funtzioa gaitzeko edo desgaitzeko.
Gailutik ohizko erabiltzaile baten kontua ezabatzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantailan, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Punteatu ezabatu nahi duzun erabiltzailearen alboan dagoen eta, ondoren,
punteatu
Kendu erabiltzailea > Ezabatu .
Erabiltzaile gonbidatuaren kontuari buruz
Norbaitek zure gailua erabili nahi badu denbora batez, gonbidatu kontu bat gaitu
dezakezu erabiltzaile horrentzat. Gonbidatu moduan, sistema instalatu berri izango balitz
bezala abiaraziko da gailua, aurrez instalatutako aplikazioak bakarrik agertuko direlarik.
Zure gonbidatuak gailua erabiltzen amaitzen duenean, saioa ezaba dezakezu hurrengo
gonbidatuak berriro hasieratik hasteko aukera izan dezan. Erabiltzaile gonbidatuaren
kontua aurrez instalatuta dago eta ezin da ezabatu.
Erabiltzaile gonbidatuaren kontua aktibatzea
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen
erabiltzaile gisa.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gonbidatua
Erabiltzaile gonbidatuaren kontua edozer pantailatako egoera barratik ere aktiba dezakezu.
Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu
Gehitu gonbidatua.
64
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabiltzaile gonbidatu baten kontuan irteerako telefono deiak gaitzeko edo
desgaitzeko
1
Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Punteatu
Gonbidatua alboan; ondoren punteatu Aktibatu telefono deiak
graduatzailea, erabiltzaile gonbidatuarentzat funtzioa gaitzeko edo desgaitzeko.
Gonbidatuaren saioko datuak garbitzeko
1
Ziurtatu saioa hasita duzula gonbidatu kontuan.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabiltzaileak.
4
Bilatu eta punteatu
Kendu gonbidatua.
5
Punteatu
Kendu.
Edozein pantailako egoera barran ere garbi ditzakezu gonbidatuaren saioko datuak, betiere,
gonbidatu kontuan saioa hasita baduzu. Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu
erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu
Kendu gonbidatua.
Erabiltzaile ugariko kontuen artean aldatzea
Erabiltzaile kontu ugariren artean mugitzeko
1
Erabiltzaile zerrenda ikusteko, arrastatu egoera barra behera bi hatz erabiliz eta
punteatu erabiltzailearen ikonoa, pantailaren goi eskuinaldean.
2
Punteatu aldatu nahi duzun erabiltzailearen kontuaren ikonoa. Erabiltzaile kontu
horren en-blokeatutako pantaila agertuko da.
Gonbidatuaren kontura aldatzean, punteatu
Berriro hasi aurreko saioa garbitu nahi baduzu
edo bestela, punteatu
Bai, jarraitu aurreko saioarekin jarraitzeko.
Erabiltzaile ugariko kontuen ezarpenak
Hiru ezarpen mota daude erabiltzaile ugariko gailuetan:
•
Edozein erabiltzailek alda ditzakeen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak.
Esate baterako, Wi-Fi, Hegaldi modua, NFC eta Bluetooth®.
•
Banako erabiltzaile kontuei bakarrik eragiten dieten ezarpenak. Esate baterako, datuen
sinkronizazio automatikoa, blokeatutako pantaila, gehitutako hainbat kontu eta horma
papera.
•
Jabeek soilik ikus ditzaketen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak,
esaterako, VPN ezarpenak.
65
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.